Maulek agur esan zigun

María del Coro López de Sabando Ezkerra - Viernes, 17 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:08h.

Abenduan, oharkabean Jesus Mauleonek agur esan zigun. Tamalez 70 urte besterik ez zituela joan zitzaigun. Arroitzen jaiota, bere bizi ia osoa Sanduzelaiko auzoan eman zuen. Jesusek hiru zutabe sendo izan zituen bere bizi osoan: familia, euskara eta korrika egitea.

Familia: bere alaba Itsasok gaur egun hiru seme alaba fitu, baina hirugarren semea jaio aurretik, bere bi bilobatxoei oso ipuin polita idatzi zien: Itsasotik sortuak. Benetan ipuin ederra, eta maitasunez betea. Jesusek gustokoa zuen euskeraz idaztea, eta egunreo zer edo zer idazten zuen.

Euskara: beti ibili zen euskararen munduan murgildua, AEKn, IKAn, Hiskuntza Eskolan... Mintzakiden ere hasieratik bere izena eman zuen. Berez ixila eta maitagarria zen, baina ezagutu genuenok esan dezakegu euskararekiko amodio berezi zuela. Ezin dugu ahaztu Hizkuntza Eskolan C1 azterketa gainditu zuenean “izan zuen poza” eta zergatik ez, harrotasun pittin bat ere somatu genion, bere inguruko edozeinek ez zuelako azterketa hori nolanahi gainditzen.

Korrikalaria: bere bizi guztian mila lekutan korrikan ibilia zen, baina beti apaltasunez eta garrantzi handirik eman gabe aipatzen zigun.

Zure adiskide euskaldun guztiok esan behar dugu betiko gure bihotzean geratuko zarela Jesus Mauleon Maule.

Ekitaldi xume bat Zaldiko Maldiko elkartean martxoaren 18an eguerdiko 12etan.