‘Arantza Rock’ jaialdia kartel bila

Lanak ekainaren 4ko gauerdia baino lehen aurkeztu behar dira, 200 euro jokoan

Viernes, 19 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:09h.

arantza- Arantzako Gazte Asanblada urteko bere ekitaldi nagusienetako bat antolatzen ari da. Arantza Rock abuztuaren 19an izanen da eta eguna iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du aurten ere.

Pertsona bakoitzak lan bakarra aurkezten ahal izanen du, originala eta argitaratu gabea. A3 formatuan aurkeztu behar da eta informazio honek agertu behar du: Arantza Rock 2017(logo berri bat sortu) eta 22 (edizioa);Abuztuak 19;taldeen izenak: Estu &Larri, Liher, Bad Sound System, Trikizio, DJ Jotatxo. Sarrera debalde. Egitaraua: 13:00etan aperitibua, 14:00etan bazkaria, bazkalondun jinkana, Ilunabarrin poteua elektrotxarangarekin eta 22:30etik aitzinera kontzertuak;Ikurrak: Euskal Presoak Euskal Herrira eta Eraso sexistarik ez. Arantzako Gazte Asanbladaren zigilua ere behar du.

Kartela arantzagazteasanblada@gmail.com e-postara bidali behar da ekainaren 4erako, 23:59 arte. 200 euroko saria eramanen du irabazleak eta epaimahaia Gazte Asanbladako kideek osatuko dute. - A.A.A.