Epilepsia ezagutzeko festa egingo da Ordizian bihar

Maiatzaren 24a da epilepsiaren eguna, eta Gipuzkoako elkarteak ekintzak antolatu ditu

Viernes, 19 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h.

ordizia- Gaixotasun kronikoa da epilepsia, alegia, ez da senda-tzen eta edonork jasan dezake bizitzako edozein momentutan. Osasunaren Munduko Erakundearen datuen arabera, epilepsia mundu osoan 50 milioi pertsonak jasaten dute eta Gipuzkoan 7.100 kasu daude, gutxi gorabehera. Beste hainbat gaitzekin gertatzen den moduan, gaixotasun honek ere badu bere eguna: maiatzaren 24a. Horregatik, Gipuzkoako Epilepsia elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu gai honen bueltan aste guztirako, gizarteak jakintza izan dezan zer den eta nola eragiten duen.

Gipuzkoako hainbat txokotan egingo dira ekintzak gaixotasunak ikusgarritasuna izan dezan, eta lehenengoa bihar izango da Ordizian, Epilepsia Festaren izenpean. Elkarteak Ner Group-ekin batera antolatu du ekintza. Plaza Nagusian, goizeko 11.00-etan hasi eta 14.00ak arte, jolasak, musika, aurpegia margo-tzeko tailerrak, puzgarriak eta pintxopotea egingo dituzte. Gainera, Idiazabal gazta baten zozketa ere egingo dute. “Informazioa eta ezagutzak estigma eta diskriminazioaren aurka borrokatzeko beharrezkoak dira”, azaldu dute elkartetik.

psikologia zerbitzuaGaixotasunaren inguruan ezjakintasuna dago, eta hura pairatzen dutenak, askotan, laguntza behar dute gertatzen zaiena zer den ulertzeko. Elkarteko kide den Iker Aizpuruak aurreratu du Beasainen psikologia zerbitzua jarri berri dutela, “Goierri, Urola Garaia eta Tolosaldean bizi diren bazkideentzat”. - M.A.