Foru Gobernuak Kontratu Publikoen Foru Lege proiektua onetsi du

Nafarroako Kontseiluak jakinarazita, Parlamentura bidaliko da testua

Miércoles, 13 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 21:48h.

Foru Gobernuak Kontratu Publiko Foru Lege proiektua onetsi du gaurko bilkuran. Nafarroako Kontseiluak horren berri emanda, Parlamentura bidaliko da dagoeneko.

Proiektu honen helburua da Europako kontratu eta kontzesioen zuzentarauak Nafarroako ordenamendu juridikora egokitzea, lehiakorragoa den merkatu bat sustatzeko, ETEek kontratazio publikoan parte hartzeko eta kontratazio publikoa "2020 Estrategia" politiketan laguntzen duen tresna bat gisa erabiltzeko erremintak emateko, gizarte, ingurumen edo berrikuntzaren esparruetan. Hori guztia modernizatzeko helburuarekin, globalizazio ekonomikoaren testuingurua kontuan hartuz.

Gogoratu behar da aurreproiektuan herritarrek parte har zezaketela 2016ko abenduaren eta 2017ko urtarrilaren artean, eta, guztira, 156 ekarpen jaso zituela, bai partikularrengandik bai zenbait erakunderengandik. Behin jendaurrean erakusteko aldia amaituta, aurreproiektua Kontratazio Batzordetik, Toki Araubideko Foru Batzordetik eta Nafarroako Kontseilutik ere igaro da.

Prozesu honetan zehar zenbait aldaketa sartu dira Lege Proiektuaren idazketan, eta horien artean nabarmendu behar da 2/2015 Legearen araberako idazketa berriaren prezioen berrikuspena, edo % 30eko aipamena kentzea lehentasunezko eskaintza baxuegi gisa. Horrez gain, gardentasunari begira, Kontratazioaren webgunearen bidez merkatuko aurretiazko kontsultako egiteko lehentasuna, eta aurretiko kontsultan parte hartu zuen enpresen bat aurkezten bada gainerako lizitatzaileei jakinarazi beharra ezarri da. Bestalde, generoari buruzko iradokizunak kontuan hartu dira. Horrela, hau zehazten da: "Foru Lege honen mende dauden erakundeek beharrezko neurriak hartuko dituzte genero-berdintasunaren arloan aplikagarriak diren betebeharrak betetzen direla bermatzeko".

ETEak, berrikuntza, gizarte-klausulak eta sinplifikazioa  

Nafarroak bere ordenamendu juridikora egokituko dituen Europako zuzentarauak, besteak beste, gai hauen ingurukoak dira: berrikuntza, ETEak, gizarte-klausulak, kontratazio elektronikoa edo administrazio-prozeduraren sinplifikazioa. 

Berrikuntzari dagokionez, kontratazio-prozedura berri bat sortu da, "berrikuntzarako elkartzea". Kontratuen Foru Legearen mendeko erakunde baten eta enpresaburu edo profesional batzuen arteko lankidetza-akordio bat da. Bere helburua da ikerketa eta garapen jarduerak egitea obrei, zerbitzuei eta produktu berritzaileei buruz, eta geroago erostea. Merkatuan dauden irtenbideak administrazioaren edo Foru Legearen mendeko edozein erakunderen beharrak asetzen ez dituztenean erabiltzen da.

Halaber, proiektuak hainbat neurri aurreikusten ditu ETEek lizitazio publikoan parte har dezaten. Hauek dira garrantzitsuenak: kontratua arau orokor gisa loteetan banatzea, eska daitezkeen kaudimen mailak mugatzea eta lizitazio-prozedurak eta enpresek aurkeztu beharreko dokumentazioa sinplifikatzea. Dokumentu horren ordez erantzukizunpeko adierazpen bat eskatuko da.

Gizarte-klausulen inguruan Europako zuzentarauen helburua da erakunde kontratatzaileek kontratazio publikoa hobeto erabiltzea, gizarte-helburuei laguntzeko, 2020 Europako Estrategiaren helburuetan oinarritu dadin. Ingurumen, gizarte eta lan baldintzen integrazio egokia lortu nahi da lizitazio-prozeduretan. Baztertzeko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea helburutzat duten erakundeetarako kontratuen erreserba mantentzen da. 

Azkenik, proposatzen den beste aldaketa garrantzitsuetako bat kontratazio elektronikoa da. Enpresek Internet bidez aurkeztuko dituzte eskaintzak paperean egin ordez. Helburua da lizitazio publikoa Europako merkatura ireki dadila sustatzea. Horrela, Nafarroako enpresa bat Europar Batasuneko beste herrialde bat baino errazago joan daiteke lizitaziora, eta alderantziz, beste herrialde batzuetako enpresek Foru Komunitatekoetan parte har dezakete. Horrela, Kontratu Publikoen Foru Legearen mendeko erakunde guztiek lizitazio elektronikoko tresna bera erabiliko dute, eta horri esker, errazago erabiliko dute lizitatzaileek.

Halaber, Kontratu Publikoen Foru Legearekin bat, Nafarroako Gobernuaren helburua da parte hartzen duten eragileen partaidetza eta adostasuna lortzea (sindikatuak, enpresaburuak eta abar), lan-talde bat sortuz erosketa arduratsuko gida bat egiteko, gizarte, genero, ingurumen, lan eta berrikuntza arloko klausulak barne hartzen dituena. Aurreikuspenen arabera, datorren urtearen hasieran erosketa arduratsuko behin betiko gida bat prestatzea da helburua, kontratu publikoak egiteko.