Zaldibiako plaza eraberritzeko ideiak, bihar ikusgai

Bihar hasi eta astelehena arte ideia lehiaketara aurkeztu diren 22 lanak ezagutzeko aukera izango da Karreanen

Miércoles, 13 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

zaldibia- Zaldibiako Udala 2016ko azarotik Zaldibia eraberri-tzen partaidetza prozesua gara-tzen ari da. Prozesuaren helburua herriko eraikin publikoen inguruan hausnartu, iritziak elkarbanatu eta erabakiak hartzea da.

Gauzak horrela, aurtengo urterako Udalak adostutako erronketako bat plaza eta ingurua eraberri-tzeko ideia-lehiaketa bat egitea izan zen. Plazan udal eraikin berria eta aterpea behar dituztela ondorioztatu zuten eta aukerak mahai gainean izateko, arkitektoentzat lehiaketa antolatzea erabaki zuten. Maiatzean ate irekiak ere egin zituzten plazan bertan eta Artxanberrin. Bertan, zaldibiarrek lehiaketaren ezaugarriak eta baldintzak baloratzeko aukera izan zuten.

Bihar hasi eta datorren astelehena arte, hilak 18, ideia-lehiaketara aurkeztu diren 22 lanak jarriko dituzte ikusgai Karreane kultur etxeko beheko solairuan. Bihar 16.00-20.00 bitartean ikusi ahalko dituzte herritarrek proposamenak. Ostiralean, larunbatean eta astelehenean, berriz, 10.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00-etara egongo da irekita. Igandean ere irekita egongo da, baina goizez: 11.00-14.00.

Epaimahaia ere eratuta dago dagoeneko. Hala, bederatzi lagunek osatutako taldeak hartuko du azken erabakia. Tartean dira hiru arkitekto, Udaleko bat eta Arkitektura Eskolak izendatutako bi;hiru udal ordezkari, alkatea eta alderdi politiko bakoitzeko zinegotzi bana;eta parte-hartze prozesuko talde eragileak aukeratutako hiru herritar. Azken hauek erakusketan iri-tzia eman duten herritarrek pentsamendua azalduko dute mahaian.

Bigarren fasera pasako direnen zerrenda urriaren 1erako izan beharko du epaimahaiak. Hara iristen direnek lana sakondu eta aurreproiektua idatzi beharko dute eta ondoren, oraingo prozedura berbera erabiliko dute proiektu irabazlea aukeratzeko. Herritarren iritziaren garrantziaz jabetuta, haien proposamenak biltzeko balioko du erakusketa honek. - M.A.