Orain, presoak kalera!

Juan Kruz Aldasoro, Rafael Larraza ‘Txifli’, Felix Altzelai, Juanito Nazabal, Fernando Flores eta Eugenio Ulaiar Etxarri Aranatzko preso ohiak - Martes, 14 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h.

Joxe Migel Gaztelu bergaratar-etxarriarraren itzulerarekin, 80 urtetan lehenengo aldiz preso politikorik gabeko herria da Bergara. 0 ohe huts izeneko ekimenarekin ospatu dute. Bergaratik Etxarrira, eta Etxarritik Euskal Herri osora zabaldu nahi dugu 0 ohe huts ekimena. Horretarako, gatibu segitzen duten 300dik gora euskal herritarren kaleratzealortu behar dugu. Horietatik zazpi dira etxarriarrak: Unai Parot -1990. urtetik preso-;Asier Karrera -2000.tik- Luis Mariñelarena eta Juan Ramon Karasatorre (-2001.tik-);Jon Gurutz Maiza eta Oihan Barandalla (-2007.tik-);eta Hodei Ijurko (-2008.tik-).

Gatazkak eta sufrimenduak markatutako aroa atzean utzi nahi dugu betirako;etaetorkizunari begiratu nahi diogu. Horretarako, ezinbestekoa da arrazoi politikoengatik preso edo ihesean dauden herritarren etxeratzea. Bai, baina nola? Nola mugiaraziukazioaren eta mendekuaren politikan tematuta dauden Estatuak? Gure Herriaren indarraeta nazioartean lor genezaken babesa dira Estatuak mugiarazteko ditugun tresnak.

Kataluniatik ikas dezakegu herri bat helburu baten inguruan biltzen denean geldiezinadela. Debekatua zegoen galdeketa egin eta Espainiako Konstituzioan kabitzen ez den Errepublika aldarrikatu dute. Bidearen amaierara iristeko oztopo ugari gainditu beharko dituzte oraindik, baina egunetik egunera beraien helburuetatik hurbilago daude.

Presoen aferan, armagabetzearen inguruan bezala, Herri gisa joka-tzen ari dira Ipar Euskal Herrian. Armagabetzean helburua lortu zen, orain presoen eremuan Frantziako Gobernua mugiaraztea da helburua. Herri gisako batasunarekin batera, indarra erakutsibehar da orain, horregatik da hain garrantzitsua abenduaren 9an Parisko kaleak betetzea.

Frantziako Gobernua mugiaraztea lortzen bada, gero eta isolatuago aurkituko da Espainiabere itxitasunean. Herri gisa jokatu behar honetan berebiziko ardura dute euskal preso politikoek. Amaitu berri duten eztabaidan erabaki sendoak hartu dituzte beraien ekarpenakalera begira jartzeko, herriarekin batera askatasunera eta benetako bakera eramanen gaituen bidea egiteko. Herriaren garaia da, gu guztion garaia.