Dantza klaseak eskainiko dituzte kiroldegian

Miércoles, 3 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:10h.

lesaka - Udal kiroldegian 6 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat dantza klaseak eskainiko dituzte hiruhilabete honetan. Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila bitarteko haurrek asteazkenetan 16.30etik 17.15era izanen dituzte klaseak eta LHko 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailako neska-mutikoek asteazkenetan 17.15etik 18.00etara. Batean nahiz bertzean, abonatuek 20 euro eta ez abonatuek 32 euro ordaindu beharko dute hiruhilabetea. - A.A.A.