Taldeka bertso lehia urte bukatzeko

Eneko Fernandez, Julen Zelaieta eta Manu Goiogana nagusitu dira
Kotto Saria Xabat
Illarreggi leitzarrak irabazi du

Aitor Arotzena - Miércoles, 3 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:10h.

lesaka - Joan den larunbatean jokatu zen Bortzirietako bertso eskolak hemeretzigarren aldiz antolatu duen Taldekako bertso lehiaketa. 19 izan ziren bertan parte hartu zuten bertsolariak, 5 epaile, 5 gai-jartzaile, 3 trikitilari eta 2 dokumentalistarekin batera.

Joan den urtean bezala, bertsolariak banaka hasi ziren kantari Berako Xugan eta taldeak finalerdietan osatu ziren. Punturik gehien zuten 12 bertsolariekin, suge sistema erabiliz, finalerdiak jokatuko zituzten lau taldeak osatu ziren.

Berako Katakun jokatu zen lehenengo finalerdia. Erkin eta Jarrai taldeak (Iban Garro, Xabier Terreros eta Aimar Karrika) finalerako sailkatzea lortu zuen, Bat Bitan taldea (Iker Gorosterrazu eta Joanes eta Xabat Illarregi anaiak) menpean hartuta.

Bigarren finalerdia Lesakako Haizegoa ostatuan egin zen eta bertan, Hau ta hori ta hura taldea (Eneko Fernandez, Julen Zelaieta eta Manu Goiogana) nagusitu zitzaion Manolo ta bertze bi taldeari (Manolo Arozena, Ander Fuentes Itturri eta Alazne Untxalo).

Finala Lesakako Arrano elkartean jokatu zen, afal ondotik. Parte hartzaile, trikitilari, epaile, bertsozale... giro ederra sortu zen Arranoko goiko gelan. Saio eder eta orekatu baten ondotik, Hau ta hori ta hura taldea nagusitu zitzaion Erkin eta Jarrai taldeari.

Kotto Saria Finalaren ondotik, sari banaketa egin zen. Xabat Illarregik irabazi zuen, bertsorik onenari ematen zaion Kotto Saria. Leitzako gazteak, Katakun jokatutako finalerdian 9 puntuko mo-tzean botatako puntu eran-tzuneko bertsoari esker eskuratu zuen sari preziatua.