Urte bukaera berezia ospatu dute Beran

Miércoles, 3 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:10h.

BERA. Ohiturari eutsiz bukatu dute urtea Beran. Ttikienak Glin-Glan abestuz eta goxokiak, intxaurrak eta frutak eskatuz ibili dira etxez etxe. Abesbatza eta berekin batera ibili zirenak, berriz, Diostesalbe eta Eguberrietako kantuak hedatu zituzten karrikaz karrika. Gazteek, berriz, herrigunetik baserri auzoetara jo zuten beraien musika eta alaitasuna eramatera. Argazkian, taldea Zigardigaraia baserriko ikuiluan ageri da. Argazkia: utzitakoa