goierri

Bihotzeko zurrunbilotik, sormena

Gerriko Bekako antolatzaile, laguntzaile, egile, eta hainbat elkarteetako ordezkariak, herenegun Lazkaoko Udaletxean egindako aurkezpen ekitaldian.

LAZKAOKO | XVII. gerriko ikerlan bekako ‘sentituz izan sortzaile!’ esku-hartze programa aurkeztu berri dute

M. Aranbururen erreportajea eta argazkiak - Domingo, 28 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Liburu baten azalak barneko mamiaren inguruko informazio anitz helarazten dio irakurleari. Sentituz, izan sortzaile! Gazteen sormen emozionala susta-tzeko esku-hartze programaren portadak ondo baino hobeto azaltzen du zein gai landuko den ondorengo orrialdeetan. Bihotz bat ageri da, azpian zurrunbiloa duelarik eta bihotz hori, berriz, bonbilla batek inguratzen du. Sentimenduetatik abiatzen den sormena, alegia.

Lazkaoko Gerriko Ikerlan Bekaren XVII. edizioaren emaitza da liburua, eta herenegun egin zuten aurkezpen ekitaldia Udaletxeko areto nagusian. Goretti Soroa eta Aitor Aritzeta bertan izan ziren Nekane Balluerkarekin batera egin duten liburuaren nondik norakoak azaltzen. Baina bi egileak ez ziren bakarrik egon. Alboan izan zituzten Inazio Usarralde Gerriko kultur elkartearen izenean, Amagoia Naldaiz Lazkaoko Udaleko kultur zinegotzia, Joxe Garmendia irakaslea eta epaimahaiko ordezkaria, euskarazko zuzenketak egiteaz arduratu den Dionisio Amundarain, Jon Zarate, EHUko errektore ordea, Arkaitz Sanzol AMPO kooperatibako kidea, Laida Begiristain, Maizpideko zuzendaria, Jokin Apalategi, Psikologia Sozialeko Katedraduna eta bekako zuzendari zientifikoa. Horiez gain, liburuaren zehaztasunak en-tzuteko aretoa jendez bete zen.

Goierriko ikasleak izan dira ikerketaren zati. Hain zuzen, Goierri goi mailako Eskola eta Ordiziako Oianguren Institutuko 200 ikasleekin aritu dira elkarlanean. “Gazteek auto-ezagutza emozionala gutxi lantzen zutela ikusi genuen, ikasleek hori faltan botatzen zutela”, azaldu zuen Soroak.

Liburuak lau zati ditu: alderdi teorikoa, programaren aurkezpena, egindako lanaren emaitza eta fase aplikatua, non kontzeptu honi hezkuntzan zein onura atera diezaioken aztertzen den. Programa honekin gaztaroan funtsezkoak diren bi elementu lotu dituzte: hezkuntza emozionala eta sormena, eta ohartu dira zeinen garrantzitsua den adimen emozionalari ateak irekitzea ondoren sormenan argia pizteko.

Secciones