Lankidetza landako giltza

Landaola Sarietako irabazleak, erakundeetako ordezkariekin batera, atzo eguerdian egin zen ekitaldian, Zaldibiako Goizane eraikinean.

I. Landaola Sariak banatu ziren atzo Gipuzkoako landa eremuko garapen proiektuak errekonozitzeko. Sarituak Santalutziko hazitegia, Hazitik kooperatiba, Antton Dorronsoro eta German Muruamendiaraz izan dira.

M. Aranbururen erreportajea. Argazkiak Ruben Plaza - Viernes, 2 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Aurten lehenengo aldiz banatu dira Landaola Sariak. Hauen bidez Gipuzkoako landa garapen proiektuei errekonozimendua egin nahi izan zaie eta atzo eguerdian Zaldibian kokatuta dagoen Goizane eraikinean egin zen ekitaldia. Horrelakoetan gertatzen den bezala, malko zein esker oneko hi-tzak ez ziren falta izan.

Atzokoan ekitaldia hartu zuen aretoa txiki gelditu zen eta Izaro Iraeta aurkezleak esan zuen moduan, seinale ona izaten da hori. Instituzioetako ordezkariak, diputatu zein hainbat herrietako alkateak ez zuten ekitaldia galdu nahi izan eta Landaolari sari-etara aurkeztutako talde zein elkarteetako ordezkariak ere inguratu ziren. Hitza hartzen lehena Landaola Fundazioko Maite Aristegi izan zen. “Hemen aurrean ikus daitezke hainbat proiektu, ilusio eta ideia... eta guztia baserri biziari eusteko. Duintasunez beteko dituztenak baserriak, auzo eta herriak”, azaldu zuen.

modernizatzea Guztien artean baserria bizirik mantentzea beharrezkoa dela izan zen Aristegik nabarmendu zuen ideia nagusia eta Xabier Arruti, Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren hitzak ildo beretik joan ziren. “Bazen garaia nekazal sektorearen inguruan irudi berri-tzaile eta moderno bat ikustekoa eta hori ikus daiteke hemen: tradizioa eta modernitatea”. Bittor Oroz sailburuordeak ere bide beretik jo zuen eta nabarmendu zuen “gizarte rural eta urbanoaren arteko lotura erakutsi” egin behar dela: “Modernizatzea ezinbestekoa da. Datorren urteetan aldaketak datoz eta egokitzen jarraitu behar dugu, baita landa garapen eremuan ere”. Hori ahalbidetzeko antolaketa on bat izatea funtsezkoa dela agertu zuen Orozek eta etorkizunera begira erakundeek landa eremuan aritzen direnekin lankidetzan jarrai-tzeko intentzioa dutela ere agerian utzi zuen. “Lankidetzarekin jarraituko dugu, baina aurrera begira eguneratu beharra daukagu”, onartu zuen.

esker onekoak Sarrerako adierazpen horien ostean etorri ziren sarien irabazleen izenak. Aurtengoan, aipamen bereziaren alorrean Mendiko Gazta proiektua gailendu da. Arrutik hartu zuen hitza berriz eta mendiko gazta ”proiektu kontsolidatua” dela azaldu zuen, “lehenengo sektoreak kontsumitzeko eskaintzen duen kutixi bat, erosleak estimatzen duena”. Hala ere, zorrotz mintzatu zen gaiaren inguruan: “gizartearen kontraesanak azaleratzeko ere balio du proiektu honek. Hain kaletar edo urbanoa denak horrelako produktuak baloratu nahi ditu, estimatzen ditu, gainera. Artzainak ekoizten dituztenak dira, mendian, eta guk, noski, mendiko larreetako gazta nahi dugu. Eta kaletarrak nahi dute artzainek ez dezatela mendia urratu, pistaz bete, eta jarraitu dezatela orain bezala arte. Eta hori, ez da posible. Gizartea eboluzionatzen ari den bezala, haiek ere hazten jarraitu behar dute”. Amai-tzeko, txalo zaparrada ekarri zuen esaldia esan zuen: “Ez dugu mendiko gaztarik izango ikuspegi ekologista faltsu hori badugu”.

Sari hauetara guztira hamar proiektu aurkeztu dira, sei erakunde publikoen arloan eta lau arlo pribatuan. Erakunde publikoen mailan Hazitik kooperatibak jaso zuen guztien errekonozimendua. Bertako Irune Agirregabiria eta Galder Gonzalezek jaso zuten saria. “Inondik ere ez genuen espero eta asko eskertzen dugu aitortza hau. Lan boluntario-tzan oinarrituta dago gure lana eta bertako zein garaiko produktuak erabiltzen saiatzen gara”, nabarmendu zuen Agirregabiriak. Proiektu honek bizi prozesuekiko errespetuzko ikuspegia, norbanakoaren izaeraren garapen askea eta harreman orekatuen zein osasuntsuen aldeko apustua egiten du. Horrela, Bizilore eskola aktiboa eta Abaraxka aterpetxea jarri dituzte abian Azkoitian.

Erakunde publikoen atalean, bestalde, Tolosako Santalutziko hazitegia izan zen garailea. Hain zuzen ere, Tolosako Udalak, Fraisoro nekazari-tza eskolak eta Tolomendik elkarrekin sustatu duten egitasmoa da eta baratzagintzako formakuntza eginda duten pertsonei hazitegiko lursaila eskaini zaie bi edo hiru urtean. Patxi Amantegik, Tolosako alkateordeak, jaso zuen saria. “Formakuntza egin dutenentzako jartzen dugu lurra eta azokara joango direnen belaunaldia ere bermatzen dugu”.

ibilbide oparoa Urteetako ibilbideari dagokionean, bi saritu egon dira aurtengo edizioan. Antton Dorronsoro, Igeldoko Ondazarte baserrian jaioa izan da bat. EHNE sindikatuaren sor-tzailea eta lehendakaria izateaz gain, Igeldoko esnearen sustatzailea ere bada. “Eskerrik asko guztiei”, azaldu zuen ia malkoak begiak zituela. “Gure proiektua xumea da, baserri proiektu bat. Nekane, zuri eskerrik asko, zu zarelako ardatza eta zutabea”, azaldu zion emazteari. Gainera, belaunaldi jarraipena bermatuta izateak eragiten dion poza “izugarria” dela ere gaineratu zuen. German Muruamendiaraz ere saritua izan zen eta azaldu zuen ibilbide luzea izan duen arren, zorte handikoa izan dela: “pribilegiatua sentitzen naiz, hainbat proiektutan parte hartu dut eta zortea ere izan dut”. Bi sarituak ikasketak elkarrekin egin zituzten Valladoliden eta elkarrekin saria hartzeak “benetan” pozten ziela ere adierazi zuten, irribarre eta begirada konplizeekin batera.

Sariak

Aipamen berezia. Mendiko gazta markari. Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren barnean, mendialdeko eta artissau eraiko ekoizpen moduak dituzten gaztandegiak biltzen dira hemen.

Erakunde publikoak. Tolosako Udalak sustatutako Santa Lu-tziako nekazaritza hazitegia. Bertan baratzagintzan formatutakoei hazitegiko lursaila eskain-tzen zaie bi-hiru urtean.

Erakunde pribatuak. Hazitik kooperatiba elkarteak Azkoitiako Kukuerri landa auzoan Bizilore eskola aktiboa eta Abaraxka aterpetxea jarri dituzte, pertsona eta naturarekin konprometituta.

Urteetako ibilbidea. Antton Dorronsoro, EHNE sindikatuko sortzaile eta zuzendariari, eta German Muruamendiaraz, Kalitate Fundazioko zuzendaria eta Sukal Leku fundazioko kidea.

Secciones