Prebentzio Mahaiko inkestak baditu saridunak

Viernes, 2 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 12:22h.

AZKOITIA. Prebentzio Mahaiak sustatuta, berriki 14 eta 24 urte bitarteko gazteei herriaren inguruko galdeketa egin zaie eta erosketa bonoen zozketan parte hartzeko aukera eman zitzaien nahi zutenei, telefono zenbakia emanez. Zozketa egin da eta erosketa txartelak irabazi dituzte saridunek. Honela, lehenbiziko saria Oihane Ucinentzat izan da eta 200 euroko balea lortu du, bigarren saria, 100 eurokoa, Unai Arozenarentzat izan da eta hirugarren saria, 50 eurokoa, Jon Larrañagak eskuratu du. Argazkia: N.G

Secciones