Zarauzko Inauteriek badute irudia

Domingo, 4 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Iñaki fernándezen irudia irabazle. Zarauzko Udalak aurten ere Inauterietako Kartel Lehiaketa jarri du martxan eta epaimahaiak Uharte Arakileko Iñaki Fernándezen Amets bat irudia aukeratu du egitaraua iragartzeko (argazkian, erdian). Bigarren saria, berriz, Izar de la Hoz zarauztarrak irabazi du Dama alaiarekin (ezkerrean), eta publikoaren saria Luisa Kulp (eskubian) eta Judith Gagok eskuratu dute Inauteri tropikalak lanarekin. Argazkia: A.R.