Berako bestak antolatzeko bilera irekia

Domingo, 4 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

bera - Oraindik Berako bestak urruti daudela iruditu arren, 2018ko bestak prestatzen hasteko tenorea da. Aurtengo bestak ere arrakastatsuak eta parte-hartzaileak izan daitezen, bestetako lehenbiziko bileran parte hartzeko gonbitea egin du Berako Kultur Batzordeak, ideia eta ekarpen guztiak ongi etorriak izanen direlako. Bilera idekia da. Bilera asteartean izanen da, martxoak 6, 18.30ean Beralandetan. - A.A.A.