Kike Amonarriz hizlari izanen da martxoaren 9an

Domingo, 4 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

bera - Martxoaren 9an, ortziralarekin, 19.00etatik aitzinera, Beralandetan izanen da Kike Amonarriz Euskaraldiaren inguruko hitzaldia emateko. Euskal Herrian herritarrak akitibatzeko, ahalduntzeko eta euskararen erabileran eragiteko ekimen garrantzitsuena izanen da Euskaraldia, herri ekimenaren eta instituzioen arteko elkarlanean oinarrituko dena. Euskara Mankomunitateak bat egin du egitasmoarekin eta Kike Amonarrizen solasaldia ehenbiziko urratsa izanen da Bortzirietan Euskaraldia abiatzeko. - A.A.A.