astearte honetan

Euskadiko Teknologia Parkeen Sareak Batxilergoko 800 ikasle hartuko ditu

Los centros de Formación Profesional son el nexo de unión entre el mundo educativo y la empresa y el mundo laboral

Euskadiko Teknologia Parkeen Sareak atearte honetan, hilak 6, Lanbide Heziketarako Esperientziaren Foroan parte hartzen duten Batxilergoko 800 bat ikasleak hartuko ditu. Jardunaldia, IKASLAN eta HETEL Lanbide Heziketarako elkarteekin bat antolaturik,ikasketa hauenganako ikasle gazteenen interesa handitzea du helburu, "etorkizun hurbilean haien lanpostuak izan daitezkeenak erakutsiz".

EP - Lunes, 5 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 12:14h.

BILBO. Honela, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parkeek batera garatuko dute bisita eta hitzaldi programa bat, non euskal Lanbide Heziketaren "enplegagarritasun handia" izango den gai nagusienetariko bat -140 tituluen artean, okupazioa batez besteko %80koa da, industria-zikloetan %100ekoa izanik-.

"Kopuru horiek giza dimentsioa har dezaten balioko du foroak, graduatu diren zenbait ikasleren eta gaur egun ikasten ari diren beste batzuen parte hartzeari esker. Horiek azalduko dute zergatik matrikulatu ziren LHan, gaur egun Euskadiko ikasleen %50ek egiten duen bezala. Horietako batzuk, gainera, Unibertsitate titulua eskuratu eta gero matrikulatzen dira", jardunaldiaren antolatzaileek ohartarazi dutenez.

Horretaz gain, azalduko dute, prestakuntza dualaren bidez lantokietan praktikak egiteko aukerari esker, "etorkizuneko aurreikuspenak nabarmen hobetu zaizkiela" eta, areago, esperientzia horrek beren negozioak sortzeko prestatu dituztela. Esperientzia pertsonal horien berri izateaz gain, LHak enpresetan "zein ospe ona duen" ere egiaztatu ahal izango dute bisitan parte hartuko duten ikasleek.

Ekimena, aurten hirugarren edizioa beteko duena, Euskadiko Teknologia Parkeen Sarearen 2017-2020 Plan Estrategikoan txertaturik dago. Gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko bokazioa sustatzea da Planaren helburuetako bat. Kontuan izan behar dugu Sarean bildutako 540 enpresak euskal industria ehuneko "punta-puntako enpresak" direla, hain zuzen ere Ikerkuntza + Garapenean (I+G) egiten duten inbertsioagatik (Euskadiko gastu osoaren %*42) eta, batez ere, goi eta erdi mailako titulazioetan "talentua erakartzeko" duten gaitasunagatik.

200 IKASLE BIZKAIAN

Hain zuzen, Batxilergoko 1. mailako 200 ikasle Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera joango dira martxoaren 6an. 10:00etan, hasiera emango zaio jardunaldiari, Parkeko entzunaretoan, Parkearen eta hango enpresen jarduerari buruzko azalpen laburra emanez.

Xabier Díaz, Parkeko Kooperazio eta Enpresei zuzendutako Zerbitzuen Saileko arduradunak inauguratuko du Foroa. Inaugurazioa egin eta gero, mahai inguru bat egingo da. Hartan, lau ikaslek _Lanbide Heziketako zikloa amaitu dutenek edo oraindik etapa horretan daudenek_ zer prestakuntza eta lan esperientzia izan duten azalduko dute, eta nola erabaki zuten LH ikastea edo, zenbait kasutan, nola sortu duten euren enpresa.

Ildo berean, 11.00etatik aurrera Parkearen zenbait enpresa bisitatuko dute nola funtzionatzen duten eta zer behar profesional dituzten zuzen-zuzenean jakiteko.

Secciones