Xabierrera joateko autobusa antolatu du aurten ere Errekak

Martes, 6 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

doneztebe - Erreka elkarteak Xabierraldira joateko autobusa antolatzeko ardura hartu du aurten ere. Hitzordua larunbat goizeko 4.45ean izanen da eta Iruñeraino eramanen dituzte ibiltariak. Iruñetik Xabierrera 42 kilometro oinez egin ondotik, etxera itzultzeko autobusa bertatik abiatuko da . Apuntatzeko Titi ostatuan edo 948 450271 telefonora deituz (15 euro bazkideek eta 20 euro bazkide ez direnek). - A.A.A.