Kirol Patronatuak igeriketa ikastaroa antolatu du umeentzat

Jueves, 8 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 11:01h.

Azpeitia. Kirol Patronatuak 7 hilabetetik 2 urte bitarteko umeei zuzenduriko igeriketa ikastaro berria prestatu du apiriletik ekainera. Ikastaroa larunbatetan eskainiko da, ordu erdiko saioetan. Ikastaroaren prezioari dagokionez, bazkideek 39, 55 euro ordaindu beharko dituzte hilabeteko eta gainontzekoek, 69,23 euro. Interesatuek izena eman dezakete dagoeneko Azpeitiko igerilekuan. - Eregi