Euskaraldia ekimenari buruzko bilera, gaur

A.R. - Martes, 13 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 11:37h.

Zumaia - Aurten egingo den Euskaraldia ekimenean Zumaiak ere parte hartuko du eta, bide horretan, gaur helduko zaio herrian antolaketa lanei. Horretarako, bilera bat egingo da gaur, Alondegiko Moila gelan 18.30ean. Euskaraldia Zumaian ere arrakastatsua izan dadin ezinbestekoa da ahalik eta herritar gehienek parte hartzea eta ildo horretan, Udalak zumaiar oro animatzen du bileran parte hartzera, "guztien ekarpenak izango baitira aberasgarriak".