Irati Jimenez eta Pettiren errezitaldi musikatua, ostiralean

? |

Miércoles, 14 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

iruñea - Irati Jimenez idazleak eta Petti musikariak Nigan, ispilu bateaneuskarazko errezitaldi poetiko musikala eskainiko dute ostiralean, 20.0etan, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatuta, sarrera librekoa izanen da ikuskizuna.

Literaturan eta musikan oinarritutako emanaldia da Nigan, ispilu batean bezala. Ispilua ai-tzakiatzat hartuta, literaturari, idazleei eta idazteari buruzko gogoeta umoretsu, ironiko eta gaiztoa da.

Irati Jimenez Uriarte euskal idazlea da. Horrez gain, Euskal Telebistan edota Euskadi Irratian kazetari aritu da. Kultura eta gizarte gaiak jorratzen zituen Nabarra aldizkariaren azken zuzendaria izan zen. 2006an, Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen Bat, bi, Manchester eleberriarekin. Urtebete geroago akzesita lortu zuen Igartza Sarian bere bigarren eleberriarekin, Nora ez dakizun hori eta liburu horrekin gainera, 2010ean, irakurleek ematen duten Beterriko Liburua Saria eskuratu zuen. 2016an Gatza, Odola, eta Musua liburu tematiko “lan experimentalen” argitara eman zituen.

Juan Luis Pérez Mitxelena (Petti) Berako musika-sortzaile eta interprete ezaguna da. Bere musikan Nick Cave, Tom Waits eta Mikel Laboaren eragina nabari daiteke, besteak beste. Kantautore berezia da musika sortzeko, abesteko eta gitarra “zarrasta-tzeko” dituen molde bitxiengatik.

Gitarra-jotzaile eta bluesman fina da, indar eta adierazkortasun berezi batez betetzen du taula. Bakarkako sei disko argitaratu ditu eta zenbait lan konpartitu Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda, Xabi Garre (Señor No) eta Barrence Withfield soul musikari estatubatuarra eta besterekin. Egun Balerdi Balerdi euskal rock taldeko gitarra-jo-tzaile ere aritzen da. - M.M.P.