Arantzako IX. Mendi Itzulia igandean

Ia 28 kilometro luze eta 1.600 metroko malda du ibilbideak, herria inguratuz

Miércoles, 16 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:01h.

ARANTZA - Ekaitza Elkarteak antolatuta, Arantzako IX. Mendi Itzulia eginen baita herria inguratzen duten mendietan barna. 07.00-07.30ean plazatik abiatuko den ibilbideak 27,9 kilometro eta 1.600 metroko malda du eta mendizaleek Arantzako mendi-zirkua osatzeko aukera izanen dute Itsaszelaita (515 m), Izu (829 m), Ibintza (1.032 m), Ekaitza (1.042 m), Illurdi (1.075 m) eta Mairubaratza (750 m) puntuetatik pasatuz.

Egunean bertan edo maiatzaren 19a baino lehen Internetez eman daiteke izena www.menditzulia.com webgunean.

Guztia antolatzeko herritarren laguntza beharrezkoa denez, bi bilera eginen dituzte Ekaitza Elkartean: maiatzaren 11n, lantaldeak osatzeko bilera egin zuten eta azken kontuak lotzeko, ortziralean hondarreko bilera eginen dute.

Ekaitza Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie babesle eta laguntzaile guztiei. - A.A.A.