Urretxuko Santa Anastasia jaiak prestatzeko bilera

Martes, 10 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:11h.

URRETXU – Urretxuko Udala Santa Anastasia jaiak prestatzen hasi da. Gaur, 18.00etan, bigarren bilera egingo dute Aizpurunea kultur etxean. Herritarrei parte hartzeko gonbita luzatu diete. Lehenengo bilera joan zen asteartean egin zuten. Pregoilariaz, karroza desfileaz eta eraso sexualen aurkako protokolo berriaz hitz egin zuten, besteak beste. – A.Z.