Unibertsitateen udako ikastaroak itzuliko dira heldu den astean zazpi kurtso berrirekin

Natura, historia, sormena eta forentse zientziak landuko dituzte, besteak beste

Lunes, 27 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 19:51h.

Auzitegiko zientzietara sarrera, ikusten ez ditugun espezieak, adineko osasuntzuak, komunitate errukitsuak XXI.mendean, landareen munduaren gaurkotasuean bidaiatzen, hitzegiteko eta kantatzeko ahotsari sarrera, elkarrizketak iraganarekin, nafar unibertsitateen udako ikastaroen gaiak hurrengo asterako. Hurrengo astean Nafarroako Gobernuak eta nafarroako unibertsitateek antolatutako ondorengo udako ikastaroei hasiera emango zaie: “Auzitegiko zientzietara sarrera”, Nafarroako Unibertsitateak antolatuta, abuztuaren 27tik 31ra izango da Iruñeko Kondestable eraikinean, “Ikusten ez ditugun espezieak”, Nafarroako Unibertsitateak antolatuta, abuztuaren 27tik 30era izango da Iruñeko Kondestable eraikinean, “Adineko osasuntzuak. Biziari urteak eman edo urteei bizia?”, Nafarroako Unibertsitateak antolatuta, abuztuaren 27tik 31ra izango da Iruñeko Kondestable eraikinean, “Komunitate errukitsuak XXI.mendean”, NUPek antolatuta, abuztuaren 27tik 31ra izango da Iruñeko NUPeko eraikinean, “Landareen munduaren gaurkotasunean bidaiatzen: landareek osasunan daukaten funtsezko garrantzia”, NUPek antolatuta, abuztuaren 30 eta 31n izango da Iruñeko Kondestable eraikinean, “Hitzegiteko eta kantatzeko ahotsari sarrera”, Nafarroako Unibertsitateak antolatuta, abuztuaren 31n eta irailaren 1ean izango da Nafarroako Unibertsitatean, “Elkarrizketak iraganarekin: Nafarroa eta Uxue, muga aldea”, NUPek antolatuta, irailaren 1ean izango da Uxueko kultur etxean. “Auzitegiko zientzietara sarrera”, Auzitegi Zientziek ezagutza zientifiko eta teknikoak lege testuinguruan aplikatzen dituzte. Forentseak istripu edo delitu baten kausen azalpenak bilatzen ditu eta bere ondorioak epai-mahai baten aurrean aurkezten ditu. Ikastaroa hitzaldi-sorta batez osatuta dago, ariketa praktikoekin, eta Zientzietan, Farmazian, Inguru Giroan, Ingenieritza eta antzeko disziplinetako ikasle eta graduatuei zuzenduta dago, hala nola Auzitegi Zientzietan interesa daukan edonorri. Informazioa eta matrikula “Ikusten ez ditugun espezieak”, bi milloi ingurukoak dira deskribatutako espezieak, eta oraindik milioika dauzkagu aurkitzeke. Gure planetaren bioaniztasuna izugarria da baina espezie asko gure ingurutik nabarmendu gabe pasatzen dira. Ikastaro honek, naturan interesa daukan publiko orokor bati zuzenduta dagoena, ariketa praktikoak dauzkaten lau saioen bidez gutxi baloratutako inguruko espezietan hartzen du ardatza eta baita beren gaur egungo egotea nabarmenki murriztu direnetan.Informazioa eta matrikula “Adineko osasuntzuak. Biziari urteak eman edo urteei bizia?”, alde teorikoa eta ariketa praktikoak txandakatuko dituen ikastaroa da hau. Biztanlego orokorrari zuzenduta dago eta ez da beharrezkoa aurretik ezagutzak edukitzea. Ikastaroa bereizki gomendagarria da adinekoentzat eta adinekoen zaindarientzat, adin horrekin eta bere aurre egitearekin zerikusia duten gaiak lantzen bait dira. Dena den, emango diren jakintza praktikoak norberaren zaintzarako ere aplikagarriak dira, edozein garapen momentuan. Informazioa eta matrikula “Komunitate errukitsuak XXI.mendean”, komunitate errukitsuak zer diren eta zein ikuspegietatik lanean ari diren ikus-agerian jartzea, hala nola esperientzia ezberdinak eta bakoitzaren baitan garatzen diren lanak ezagutzea, hori da ikastaro honen helburua. Informazioa eta matrikula “Landareen munduaren gaurkotasunean bidaiatzen: landareek osasunan daukaten funtsezko garrantzia”, landare aniztasuna ezagutu eta ulertzea, bere erabilera ezberdinak eta honek ematen dizkigun onurak ikuspuntu zientifiko, teknologiko, ekonomiko, gizarteko eta kultural batetik ezagutzea. Landareen garrantzia farmakologian, elikaduran eta osasunan aurkituko dugu. Informazioa eta matrikula: “Hitzegiteko eta kantatzeko ahotsari sarrera”, ahots-instrumentua eta bere funtzionamendua ezagutzera ematea da ikastaro honen helburua, ahots bat begiratzeko modu ezberdinak erakustea, bai medikuntza ikuspuntutik bai ikuspuntu artistiko batetik, bere funtzionameduan eragina duten elementu ezberdinak baloratzea eta modu eraginkor, eragile eta praktikoago batean, optimizatuz, ahotsarekin lan egiten ikastea. Informazioa eta matrikula “Elkarrizketak iraganarekin: Nafarroa eta Uxue, muga aldea”, ikastaroak Nafarroako mugen eboluzioaren azterketa bat egin nahi du, Erdi Aroko muga aldakorretatik abiatuta - Uxue defentsarako talaia garrantzitsu bat zenean - Aro Modernuan Erresumak eutsi beharreko mugetatik pasata Europar Batasunaren baitan dagoen egungo errealitateraino. Informazioa eta matrikula Kurtso hauen inguruko informazio gehiago izateko eta matrikula egiteko: https://udakoikastaroak.navarra.es/

Secciones