Udala Lekarozko San Martzial ermitaren defentsan aterako da

San Martzial baseliza, Aroztegia Jauregiaren ondo-ondoan dago.
Mendiko erreketa bat, Legaten. Konrola eta segurtasuna aldarrikatu dituzte.

Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren birzatiketa planean, baseliza Palacio de Arozteguia SL enpresaren izenean ageri da

Fernando Anbustegi Juan Mari Ondikol - Martes, 28 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:01h.

Elizondo- Joan zen ortzegunean egindako ohiko osoko bilkuran, Baztango Udalak Palacio de Arozteguiak enpresa sustatzaileak bereganatutako herriko ermitaren jabetza auzibide zibilean defendatzeko erabakia hartu zuen. Erabakiak EH Bildu, Baztango Ezkerra eta Baztan Auzolaneanen aldeko 6 bozka jaso zituen. Geroa Baiko 2 zinegotziek kontra bozkatu zuten eta UPNeko 3ek abstentziorat jo zuten.

Lekarozko San Martzial ermita Aroztegiako eremuan dago eta lekaroztarrek herriarena dela erraten duten arren, Aroztegiako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren birzatiketa planean baseliza Palacio de Arozteguiaren eskuetan zegoela ikusi zuten. Horregatik, aurtengo otsailean, Mattari plaza, herriko alkatearen bidez auzibide zibilean ermitaren jabe-tza defendatzeko eskatu zion Lekarozko herriak Baztango Udalari.

Martxoko osoko bilkuran, haatik, aferak lasterrago argi-tze aldera, udalbatzak ikerketa espedientea abiatzea erabaki zuen eta espedientea abian zelarik, aurtengo udan, Palacio de Arozteguiak gaia auzibide zibilerat eraman zuen. Horrela, ortzeguneko osoko bilkuran, gehiengoak, auzibidean lekaroztarren interesen defentsan aurkeztea erabaki zuen. Joseba Otondo alkateak ordezkari politikoen lehendabiziko ardura herriko ondasunak babestu eta zaintzea dela erran zuen eta ortzeguneko erabakiarekin, alderdi bakoitza ardura politiko eta publiko horri buruz erretratatzen dela.

Modu horretan, ermitaren gaia ondare publikoaren ikuspegitik, Aroztegiako Udalez gaindiko Plan Sektorialak Batzar Nagusiaren oniritzirik gabe bereganatu dituen herri-lurren eztabaidari gehitu behar zaio.

Suteak Ortzeguneko osoko bilkuran, bertzalde, EHBilduk proposatuta, udalbatzak ahobatez onartu zuen, Nafarroako Gobernuari eskatzea mendietako larreen erreketak kontrolpean eta segurtasunarekin egiteko herrialdeko suhiltzaleen barnean, mendietako suak prebenitzeko taldeen gisako talde berezia sor dezan. Mozioan aipatzen denez 2002. urtean mendietako suak prebenitzeko taldeak sortu zituen Espainiako Estatuak. Lehendabiziko eginaldirako lau laguneko brigada sortu zuten eta Baztanera ekarri. Geroztik Malerreka, Bortziriak eta Leitzaldera zabaldu dute brigadaren lan eremua, baina hasierako lau laguneko kopurua mantenduz. Azarotik maiatzera ari-tzen dira, sei hilabetez.

Mendietako suak prebeni-tzeko taldeek erreketen zuzendaritzaren ardura dute eta erreketa zailetan eta arrisku-tsuetan suhiltzaileen, mendizainen eta baserritarren lana antolatzen dute, lagundu bidenabar. Beren lanaldia astelehenetik ortziralekoa da eta nahiz eta erreketak asteburuetan egin daitezkeen, aukera hori arras mugatua da.

Herritarrek, baina, nahiago dituzte erreketak asteburuan egin. Prebentzio brigadako kideak urtetik urtera aldatzen dituzte eta gure eskualdea ezagutu orduko lekutzen dira;aldiro langile berriak ekarriz. Guzti horregatik, mendietako larreen erreketak kontrolpean egiteko sortutako zerbitzuak urtetik urtera gero eta kexa gehiago ditu, Juan Kruz Iriarte zinegotziak aipatu zuenez. Hortaz, atzo onartutako mozioak arrangura horri bide eman nahi dio.

murritzean

joseba otondo “Baztango ondasunak defendatuko ditugu”

Udala, baztandarren ordezkaria izanik, herritarren eta herrien interesak defendatzeko organoa da, eta hori eginen dugu.

Secciones