Lindsay Kemp eta Lorca

Por Josu Torre - Miércoles, 29 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:01h.

midsummer night’s dream (1595.ean Shakespeaarek idatzia) Lidsay Kemp-en antzezlan edo muntaia izugarria Gasteizko Mendizorrotzaraino joan ginenean ez nuen espero antzoki edo areto baten barnean holako zirku moduko aparaturik eraiki zintekeenik. Ikusgarria zinez han esekita zeunden oihal, soka eta tramankulu, dantza oso berezi eta bitxiak erakusteko. Dena ere ikusgarria zen arren, zerikusirik ere ez antzezleen arropa edo arropa eza. Ordurarte ikusteke nengoen soin zaindu erdi biluziak, maskara modukoak, musika entzungarraik, ia azaldu ezinak, sekulako ikuskizuna eman ziguten udako gau hartan, dream edo ametsetik harago. Sarrera gabe sartu eta ia eszenategiaren albo/azpitik ikusi beharrak, areagotu zigun espektakuloa. Urte batzuk geroago eta, Nuria Moreno, dantzari espainiarrarekin, Alicia . . . ekarri zutenean berriro joan ginan fin demonio Gasteizera. Oraindik oraintsu, EHko aktore zerrendarik onenak Udagau bateko ametsa Arriagan ikusi nuenean oso gogoan izan nuen Kemp-en hura.

Duela hiru egun hil da Italiako Livornon, Londonen duela 80 urte sortu eta historiak izan duen dantzari, aktore baina batez ere koreagraforik handienetarikoa. Mimoa egiten ere oso iaioa, Marcel Marceau maisuagandik ikasia, hain zuzen. Bitxia da, sona eta etorkizunerako bidea beste handi batek eman ziola. Alegia, erabat ezaguna egin zen mundu guztian David Bowie musikariari bere barne espresioa azaleratzen erakutsi zion maisua zelako. Gero etzuen inoren beharrik. Trasgresorea, garaiari aurreratua, ausarta, Londoneko Gobernuak luzaroan betatua izan eta girorik progreetan soilik azaldu izan zuen.

Federico García Lorca nahasi dut Kemp-ekin, 1980.ean haren omenez Duende estrainatu zuelako Erroman. Izan ere, zutabe hau Lorca-ri eskaintzeko nengoen, jakinik, duela 10 egun bete direla 82 urte poeta handia, Errepublikaren aldeko izatearren, Granako Viznar eta Alfacar-era doan bide bazterrean afusilatu eta kunetan luperatu zutelako, laster mausoleo handi batetik aterako duten satrapa, diktatore eta eraile baten aginduz.