19 toki erakundek eta irabazi-asmorik gabeko 17 elkartek bakea, bizikidetasuna y Giza Eskubideei buruzko jardueretako laguntzak jaso dituzte

Sábado, 1 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 19:16h.

Guztira, 19 toki erakunde eta irabazi-asmorik gabeko 17 elkarte profitatuko dira Nafarroako Gobernuak Bakea eta Bizikidetasunari buruzko jardueretarako zabaldu duen dirulaguntza-deialdiaz. 170.092,51 euroko guztizko zenbatekoa osatzen duten laguntza hauetan, aintzakotzat hartu dira, terrorismoaren eta 36ko indarkeriaren biktimen errekonozimenduzko ekitaldiak, laguntza memorialistak, kulturartekotasuna sustatzeko ekintzak eta bakea, bizikidetasuna eta Giza Eskubideen inguruko balioen sustapena.

Hauexek dira laguntzak jaso dituzten 16 toki erakundeak: Antsoain, Agoitz, Bera, Burlata, Esteribar, Etxauri, Ezkabarte, Gorza, Larraun, Lerin, Lintzoain, Olza, Iruña, Ribaforada, Uharte Arakil, Villafranca eta Tuterako udalak;Gorzako Kontzejua eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatea. Dirulaguntza hauen bitartez, biktimen erreparazioa egiten, memoria bultzatzen eta bakearen kultura nahiz errespetuaren, aniztasunaren, kulturartekotasunaren eta bizikidetasunaren balioak sustatzen laguntzen duten jardueren inguruko inbertsioan eta antolaketan laguntzen duten ekimenak bultzatu nahi dira.

Diruz lagundutako proiektuen artean, biktimen erreparaziorako eta horien oroimenezko plakak eta monolitoak jartzeko ekitaldi instituzionalak daude, baita sinbolo frankistak kentzeko ekintzak, kultura-aniztasunaren balioa bultzatzeko proiektuak, kultura-arteko esku-hartze komunitariorako proiektu bat, erakusketak, memoriaren nahiz GGEE eta kulturartekotasunaren arloko sentsibilizazio jardunaldiak, kultura desberdinetako pertsona eta taldeen artean bizikidetasuna sustatzea xede duten kultur eta kirol jarduerak, etab.

Irabazi-asmorik gabeko 17 elkarteen kasuan, hauexek dira diruz lagundutako proiektuak aurkeztu dituzten erakundeak: AFFNA36, Altaffayla Fundazioa, Amapola del Camino, Aroa Elkartea, Nafarroako Gazteriaren Kontseilua, Erriberri por la Memoria, Gerónimo Ustáriz, Irujo Etxea, Juan José Gorricho Moreno Fundazioa, Memoriaren Bideak, Nueva Babel, Pueblo de las Viudas, Sanfermines 78 Gogoan, SODEPAZ, SOS Racismo Nafarroa, Teileriako Ahaztuak eta Txinparta-Fuerte de San Cristóbal.

Azkenik, hauexek dira aurkeztutako proiektuetan landutako gaietako batzuk: 36ko kolpe militarraren biktimen oroimena eta errekonozimendua, memoria dutel lekuen garrantzia aldarrikatzea (adibidez, Sartagudako Memoriaren Parkeari buruzko interpretazio proiektua), memoria eta bizikidetasunari buruzko erakusketak, jardunaldiak, prestakuntza-tailerrak, hitzaldiak, antzerki-emanaldiak eta bestelako kultura-jarduerak biltzen dituen programa zabala, edota arrazakeriaz, xenofobiaz eta Giza Eskubideen bestelako urratzeez sentsibilizatzeko jarduerak.

Secciones