Baztango Udalak adinekoen etxean moldaketak egin ditu

Lunes, 3 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:01h.

elizondo- Baztango Udalak Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitzan ezinduendako komun bat egokitu berri du. Lanak 16.029 euroko kostua izan du eta Putxiriak enpresak egin du. Egindako lanen artean ere igogailuaren konponketa dago, 2.540 euroko kostua izan duena eta balkoi baten inpermeabilizazioa, 1.130 euroan. Hemendik gutira, komun geriatriko bat moldatzeko lanak hasiko ditu, 11.400 euroko aurrekontuarekin. Modu berean, urtea akitu baino lehen aurreikusitako gainerako lanak uholdeek hondatutako argindar koadroaren aldaketa, 10.500 euro, eta teilatuan egin beharreko konponketak dira, 6.000 euro. - F.A.G.