Kontseiluak euskararen ofizialtasun osoa eskatuko du

Urriaren 27ko mobilizazioaren aldarria ofizialtasuna “behingoan” lurralde osora hedatzea izango da

M. Mindegia / Iban Aguinaga - Jueves, 6 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:01h.

iruñea - Alderdi politikoei mezu argi bat helarazi nahi dio Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak urriaren 27rako deitu duen mobilizazioarekin: behingoz, euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea. Hala azaldu zuen atzo Paul Bilbao Kontseiluko lehendakariak, erakundea osatzen duten gainontzeko eragileekin batera, mobilizazioa aurkezteko egindako ekitaldian. “Aldaketaren agintaldia” bukatzear dagoenean, “nafar guztiei euskaraz bizitzeko eskubidea bermatuko dien ofizialtasuna” eskatzeko herritarrak kalera atera-tzeko deia luzatu zuten, hala.

Nafarroako hizkuntza-politikak “bultzada berri bat” behar duela azpimarratu zuen Bilbaok. “Nafarroako Parlamentuan euskararen-tzat lege berria lantzen den abagunea probestuta, euskaldunok indar egingo dugu herritar guztien hizkuntza-eskubideak bermatuko dituen egoera sortzeko”. Euskaraz bizitzeko eskubidea bermatuko duen “benetako aldaketa” lortzeko unea dela ere azpimarratu zuen.

Kontseiluko lehendakariak gogoratu zuen bezala, “1986tik hona Nafarroako euskaldunek beren hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa pairatu dute”. Gobernu aldaketaren eskutik, alta, Nafarroa hiru zatitan banatu zuen lege horri aurre egiteko aukera ikusi zuen Kontseiluak. “Aurten, esaterako, euskararen garapenaren aldeko leihoa zabaldu da Nafarroako Parlamentuan eta aukera hori baliatu du Kontseiluak Euskararen Lege berria egiteko herritarrekin elkarlanean”.

Lanketa egin ondoren, oinarri sendoak jartzea eta herritarren beharrei erantzungo dien lege berriak abiarazteko unea dela iri-tzi dio Bilbaok. “Gogora dezagun Parlamentuak lege berria proposa-tzeko agindua eman duela hiru irizpideren araber: nafarren hizkun-tza-eskubideen bermea, hizkuntza-zonifikazioa eta euskararen ofizialtasuna Nafarroa osoan”. Hiru zutabe horiek ezinbestekotzat jotzen ditu Kontseiluak.

“Orain ikusten dugu aukera euskaldunontzat egokia izango den egoera bermatzeko”, azpimarratu zuen, eta alderdien esku dagoela hori lortzeko aukera ere azpimarratu zuen. “Erantzunkizunez jardutea dagokie, haien ardura baita. 2011n izandako jarrera errepikatu dezatela eskatzen diegu. Oposizioan zeudenean erakutsiko irmotasuna izan dezatela benetako aldaketa lortu ahal izateko”.

“Xedea lortzeko orain zabaldu den aukera baliatu beharra daukagu”, azpimarratu zuen Kontseiluko eledunak, mobilizazio handia urriaren 27an Iruñean izango dela gogoratuz. “Kontseiluak eta bertako bazkideek euskal herritarrei eta, bereziki, nafarrei dei egiten die mobilizazioarekin bat egiteko eta behingoz zonifikazioarekin amaitu eta ofizialtasuna Nafarroa guztian lortzeko”.