Iturzaeta Herri Eskolak aurpegi berriarekin irekitzen ditu gaur ateak

Viernes, 7 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 09:35h.

 GETARIA – Iturzaeta Herri Eskolako ikasleek gaur hasiko dute 18-19 ikasturtea. Aurten zuzendaritza taldea berritu da: Nagore Etxabe zuzendari, Ane Zubia ikasketa buru eta Monika Aranburu idazkaria izango da. Era berean, eskerrak eman nahi dizkie aurreko ikasturtea bukatu ondoren auzo-lanean Eskola margotzen aritu ziren guztiei “Deialdia egin eta erantzun ezin hobea jaso genuen. Hasieran lau gela margotzea zen gure helburua, baina uste baino jende gehiago bildu ginen eta sarrera ere egin genuen.” – N.O. 

Secciones