Legazpiko pilota eskolak astelehenean irekiko du izen-ematea

Viernes, 7 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 09:34h.

 LEGAZPI – Pilota eskolak astelehenean irekiko du izen-ematea. Izena eman nahi dutenek Urbeltz pilotalekura jo behar dute irailaren 10, 12, 17 edo 19an, 16.30etik 18.00etara. Entrenamenduak urriaren 1ean hasiko dira. Astelehenean 2006an eta 2007an jaiotakoek eta nagusiek entrenatuko dute, asteartean 2008 eta 2010ekoek, asteazkenean 2009koek eta nagusiek, ostegunean kimu eta haur mailakoek eta ostiralean 2011 eta 2012koek. – A.Z.

Secciones