Eibarko dantza eskolak hilaren 25ean hasiko dira Portalean

Haur eta helduek plazako dantza tradizionalen ikastaroetan aritzeko izena eman dezakete oraindik

Domingo, 9 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

eibar - Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldeak jakinarazten du hilaren 25ean abiatuko dituela 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako dantza eskolak Portalea Kultur etxeko 3. solairuan kokatuta dagoen dantza-gelan.

Era berean, Kezka taldeak nagusientzako ikastaroak eskainiko ditu urriaren 2tik aurrera. Aurreko urteotan bezala, hasiberrientzako eta iazko ikastaroetan parte hartu zutenentzako saioak izango dira.

Edonola ere, plazako euskal dantza tradizionala dantzatzen ikasi nahi duten herritar guztiek oraindik badute matrikula egiteko aukera. Izena eman edota informazio gehiago eskuratzeko gogoa dutenek kezka@dan-tzan.com helbidera idatzi edota 943 530 440 telefono zenbakira dei dezakete. - J.L.