Mende bat geroago berriz ere dantzatu dira

Iriarte pilotalekuan dantzan ospatu zuten atzo mendeurrena. (F.A.G.)

Eusko Ikaskuntzaren sorreran, 1918an, Oñatin dantzatu ziren mutildantzariak

Lunes, 10 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 09:21h.

Elizondo- Duela mendebat, Eusko Ikaskuntzaren sorreran, Oñatin dantzatu ziren baztango mutildantzariak. Mendeurren horren harira, atzo hura gogoratzeko ekitaldi bat burutu zen Elizondon, Iriarte pilotalekuan. Baztango gaitarien doinpean dantzatutako erraldoiek kalejira egin zuten karrikaz karrika Iriarte pilotalekuraino, bertan, Eusko Ikaskuntzaren sorrera eta baztandar mutil-dantzariek Oñatin 1918an eskainitako emanaldiari buruzko aitzin solasarekin hasi zen ekitaldia. Ondotik mutil-dantzak, Baztango Jauziak, karrika eta gaita dantzak dantzatu zituzten. Jo ala Jo taldearen eskutik, AEKko irakasleen eta Elizondoko Herriaren laguntzaz antolaturiko ekitaldi goxo bezain ederra izan zen atzokoa. Atzo gogora ekarri zutenez, Oñatin dantza saio txukuna eskaintzeko aintzinetik prestaketa lanak egin zituzten. Horretarako, Antonio Elizalde txistulari ospe-tsuak Amaiur, Erratzu eta Arizkungo dantzari kuadrila bat bildu zuen, herri bakoi-tzeko dantzari finenetakoak aukeratu eta elkarrekin dan-tzatuko zituzten dantzak entsaiatu zituzten. Mende bat geroago, atzo, berriz ere elkartu zire dantzariak, handik eta hemendik etorritakoak, giro ederrean, musika eta dantza uztartuz. - F.A.G.

Secciones