Txirrindulari gazteen topaketa arrakastatsua

Lehenbiziko Herriarteko topaketan 120 txirrindularik parte hartu zuten

Lunes, 10 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

elizondo - Orain dela hilabete batzuk, Baztandarra, Erreka, Sunbilla, Beti Gazte eta Gure Txokoa txirrindulari elkarteetan ibilitako lagun talde bat bildu zen eskualdean txirrindularitza eskolak berriz ere martxan jartzeko asmoarekin. Egungo egoerari buruz hausnartu ondoren, denak elkarrekin eta uda honetan bertan, lasterketa herrikoi batzuk antolatzea pentsatu zuten, Baztan-Bidasoko herriarteko txirrindulari gazteen topaketak izenpean. Garai batean, eskualdeko herri gehienetan antolatzen ziren haurren txirrindulari-tza lasterketak. Hala nola, Irurita, Elbetea, Elizondo, Doneztebe, Lesaka, Bera... Eta ez hain urrutiko garai haiek, modu apalean bada ere, berreskuratzeko helburuarekin hasi dira lanean. Hasiera batean mendi bizikletekin hasiko dira, gaur egun, neska-mutil gehienek halako txirrindula dutelako, eta lasterketetan parte hartzen duten neska-mutilei hurrengo urtean martxan jarri nahi dituzten txirrindularitza eskolan apunta daitezen animatzen saiatuko dira. Atzo burutu zen lehenbiziko topaketa ez lehiakorra eta arrakasta osoz iragan zen. Adin bakoi-tzeko haurrek zirkuituari bira kopuru desberdina eman behar izan zioten, eta eguna borobiltzeko, zozketak eta merendua eskaini zen. - F.A.G.