Beran bertso saioa antolatu dute larunbatean

Martes, 11 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:01h.

bera - Nafarroako Antzoki Sareak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Berako Kultur Batzordeak elkarlanean, bertso jaialdia antolatu dute larunbaterako Beran. Lau bertsolari gonbidatu dituzte: Alazne Untxalo iturendarra, Amets Arzallus hendaiarra, Iker Zubeldia zegamarra eta Alaia Martin oiartzuarra. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Ainhoa Larretxea herritarra ariko da. Jaialdia 19.30ean hasiko da Kultur Etxean eta sarrerak hiru eurotan salduko dituzte. - A.A.A.