Txistu emanaldiak asteburuan Bortzirietan

Ortziralean Berako Kultur Etxean eta larunbatean Lesakakoan (18.30)

Jueves, 11 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

lesaka - Euskal Herriko Txistulari Elkarteak, Bera eta Lesakako musika eskoletako txistu sailek eta Bera eta Lesakako txistulari taldeek antolatuta kontzertuak izanen dira asteburu honetan, Txistua, tradizioa gaur egun goiburupean.

Ortziralean 18.30ean, Berako Kultur Etxean Aunitz urtez emanaldia eskainiko du Ache pa ti taldeak. Euskal melodia tradizionalak, musika afro eta Karibekoa aditzeko aukera izanen da. Txistuak ere gure gerriak dantzan jartzeko balio duela erakutsiko duen kontzertua.

Larunbatean 18.30ean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, Musikaren koloreak emanaldia eskainiko dute. Txistuek, eskusoinuak, ahotsak, pianoak, kontrabaxuak eta gitarrak osatutako familia horren kontzertuan, kolore guztietako musika eskaintzen da. Musika klasikoa, barrokoa, tradizionala, zelta eta fusioa. Txistua eta pianoa;txistua, silbotea eta eskusoinua. - A.A.A.